AZALPENA
2010. urtean antolatu genuen azken Hip-Hop Eguna.
Osasun arazoak behartuta, hortxe amaitu zen gure antolatzaile ibilibidea :-(
Hazia landatuta zegoen ordea eta pozik ikusi degu, Euskal Herriko txoko desberdinetan, Hip-Hop egunak izenarekin antzeko ekimenak sortu direla, baita Hernanin ere. Desberdintasunak desberdintasun, Hip-Hop egunek (izen horrekin behintzat) jarraipena izan zuten 2016. urtetik aurrera. Oraingoan, Molotoff Irratiaren baitan saioak egiten zituzten hainbat irratikideek sortutako ekimena izan da (Nathan, Snow, Sax, Lander, Kosmik, etab).

Antolaketa horretan, ekimenaren hasieratik bezala, ezinbestekoa izan da Donostiko Urban 13 kolektiboaren parte hartzea.
Ez dugu material askorik baina zerbait jasotzeko aukera izan degu.

KRONIKA
Hernaniko Kronikan ere jarraipena egiten kjarraitu dute:
2017
Hip Hop eguna, datorren larunbatean
Kronika - Erredakzioa 2017-10-22 02:00
Urriaren 28an, larunbatean, Hernaniko Molotoff Irratiak Hip Hop eguna antolatu du. Goizean dj saio paregabea eskainiko dute Nathan eta Dj Sax-ek, arratsaldean ordea, graffiti erakusketa eta Break Dance tailer paregabea izango da David Txino dantzariaren eskutik. Bukatzeko, gauean kontzertuak egongo dira: Nizuri tazuneri, Beñaranks, Acto & Damai eta Parasitos XXL. Egun osoan zehar Righeous Way jarriko dute sound systema.

---------
Hip Hop Eguna, Tilosetan
Kronika - Erredakzioa 2017-10-28 02:00
Bronxen sortua den hip hop mugimendu kulturalak erabateko protagonismoa hartuko du gaur egun osoan zehar Tilosetan.
Izan ere, Hernaniko Molotoff Irrati Libreak Hip Hop Eguna antolatu du. Eguerdian hasi eta gaueko ordu txikietaraino hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango da, eta euria egiten badu Atsegindegin antolatuko dira ekintza horiek guztiak, Tilosetan beharrean.
Musika, tailerra eta beste
Eguerdiko 12:00etan hasi eta 14:00ak bitarte, dj saio paregabea eskainiko dute Nathan eta Dj Sax bikoak. Arratsaldean, berriz, 16:30etatik aurrera graffiti erakusketa eta Break Dance tailerra antolatu dira. David Txinodantzariren eskutik,
iluntzeko 20:00ak arte luzatuko dira. Eta, eguna borobiltzeko, gauean hainbat kontzertu izango dira: Nizuri tazuneri, Beñaranks, Acto & Damai eta Parasitos XXL. Kontzertuok, gaueko 21:00etan hasiko dira, egun osoko soinua Righeous Way Sound System-ek jarriko du.

2019
Hip Hop doinua izango du Hernanik, bihar
Kronika - Erredakzioa 2019-10-04 02:00
Hip Hop doinua izango du Hernanik, bihar
Urtero bezala, Hip Hop eguna antolatu du Molotoff irratiak, eta estilo horretako musikarekin zipriztinduko du herria, bihar. Arratsalde osoan zehar arituko dira Tilosetan; euria egiten badu, aldiz, Kontrakantxa gaztetxean izango dira.
16:00etatik aurrera, festa
Arratsaldeko 16:00etan emango zaio hasiera egun berezi honi, Break Dance eta Graffiti erakustaldiarekin. Ondoren, Nathan vs SAX DJ setek jarriko dute erritmoa, Tilosetako kioskotik.
Kontzertuak gauean, Kontrakantxan
Tilosetatik Kontrakantxa gaztetxera joango dira iluntzen denean, bertan jarraituko baitu Hip Hop egunak.
Gaua girotzen jarraitzeko, hainbat kontzertu eskainiko dira bertan. Taldeen artean izango dira, hain zuzen, Rush Blacka, Agresión Verbal, Sukaldea Records, RPE, eta azkenik Dj Rask eta Sukaldea Beats DJ set hoberenarekin bukatuko da.
Ondo pasatzeko gogoa duenari gonbidapena luzatu dio Molotoff Irratiak. 
Irratiko facebook orrian horrela aurkezten zuten 2019ko ekimena:
Molotoff Irrati Librea 91.8fm
1 de octubre de 2019 ·
Hemen daukagu aurtengo Hernaniko HIP HOP Eguna. arratsaldeko 16:00etatik aurrera break dance eta graffiti erakusketa izango ditugu eta ondoren Nathan vs SAX dj set tilosetan. Euria eginez gero Kontrakantxa gaztetxean egingo dugu.
Gaueko 22:00etatik aurrera kontzertuak Kontrakantxa gaztetxean:
-Rush Blacka
-Agresión Verbal
-Sukaldea Records
-RPE
Ondoren dj Rask eta Sukaldea Beats dj set hoberenarekin festa amaitzeko
Aquí tenemos la HIP HOP Eguna de Hernani de este año.
De las 16:00 en adelante tendremos las exhibiciones de Break dance y graffiti y a continuación Nathan vs SAX dj set. Si llueve lo haremos en el gaztetxe Kontrakantxa.
De las 22:00 de la noche en adelante conciertos en el gaztetxe Kontrakantxa:
-Rush Blacka
-Agresión Verbal
-Sukaldea Records
-RPE
Después dj Rask y Sukaldea Beats con el mejor dj set para acabar la fiesta